Kaixo lagunak!
Blog honetan, marrazki bizidunei buruz hitz egingo dugu. Zuen nagusiak txikitan ikusitako marrazki bizidunetik gaur egungo marrazki bizidunetara egingo dugu ibilera.Espero dut zuen gustukoa izatea, eta denok batera primeran pasatzea!!!

***

2010/05/31

Guk egidako laburmetraia. Sugaarren trikimailua

Nire intentzioa zen tutoriala Youtube-ra igotzea, baina arazoak izan ditu bideo hori igotzerakoan( horregatik zure ordenagailuan sartu genuen. Horregatik ideiez aldatu nuen eta literatura arloarentzat prestatu genuen laburmetraia igo dut.
Sugaar Euskal Heerriko mitologiaren pertsonai famatuari buruz da pelikulatxo labur hau. Orozko herrian grabatu genuen ipuin hau maitasun handia jarriz. Espero dut disfrutatzea gure laburmetraiarekin!!

SUGAARREN TRIKIMAILUA

2010/05/30

Marrazki bizidunen power point

Slideshare orrialdean aurkitu dudan haurren telebistari buruzko power point bat aurkitu dut.
Power point hau ingeleses dago, baina ingelez errez batean, beraz ppt honekin ikastolan ikasitako ingelesa praktikatu dezakezue. Aurrera!!!

Koadrila baten abenturak

Calameo web orrialdearen bidez Marta Garciak idatzitako ipuin polit bat aurkitu dut.
Ipuin hau aukeratu dut, atzo eta gaurko telebistako pertonai batzuk agertzen direlako protagonistak bezala. Adibidez Xuxa Park programaren arratoitxo famatu hori, Topo gigo edo animali talde horren protagonistak, Los trotamusicos.

Gorputzeko atalak. Multimedia

Hona hemen nire ikaskidee batzuekin egindako multimedia.
Bertan abesteko abesti polit polta aukituko duzue. Abestiaren ondoren Pilotxaren ipuina eta bukatzeko gorputz atalekin lotura duten jolasak.
Espero dut multimedia honekin disfrutatzea!

2010/05/26

Helduentzako marrazki bizidunak

Azken urteotan modan jarri dira helduentzako marrazki bizidunak, adibidez: ´´Padre de familia´´, American dad´´,´´ South park´´ edo ´´The Simpsons´´.
Badakit marrazki bizidun hauek zuetako askok ikusten dituzuela eta 12 urte baino gutxiago dituzuela gheienok, baina nire ustez marrazki hauek ez dira komenigarriak zuentzat, hitz gordinak eta umeentzako irudi dezegokiak agertzen direlako.
Aholkutxo bat, zuen adinarako egokiak diren marrazki bizidunak ikusi eta gozatu, eta urte batzuk barru ´´helduentzako marrazki bizidun´´ horietaz izugarri gozatuko duzue!!





2010/05/05

Akinesie - Toy guitar

Gaurko iruzkina nire osaba Txus-ri eskaintzen diot. Beheko abestia berak konposatu du. Badakit abesti hau ez duela ezer ikusirik blog honen gaiarekin baina nire osaba Euskal Herritik urrun bizi da, Amsterdam-en eta berarekin telefonoz hitzegin ondoren oparitxo hau egitea bururatu zait. Goear web orrialdean Akinesie-ren(nire osabaren izen artistikoa) abestia igo dut eta nire blogean itsatsi egin dut.

Espero dut zuen gustokoa izatea!!

2010/05/02

Dragoi Bola-ren karaokea

Iruzkin honetan Dragoi Bolaren abestia ipini dizuet. Play eman ondoren fama handia duen marrazki bizidun hauen hasierako abestia entzungo duzue eta behean agertzen den letra irakurriz karaokera jolastu dezakezue.



Goazen lagunok
amets betean
dragoiaren bola bila batera.
Orain badakit
nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena.

Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat.

Bihotzean badut nik
amets on ederrik
eta ez da eguzki
dizdiratsuagorik,
goazen bihotza betean
aurki dezagun, goazen.

Tximistaren bidetik
dragoi bola bila,
itsaso eta lurrez
bihotz bete ametsez
eta altxorra geuretzat izango da.

Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu.