Kaixo lagunak!
Blog honetan, marrazki bizidunei buruz hitz egingo dugu. Zuen nagusiak txikitan ikusitako marrazki bizidunetik gaur egungo marrazki bizidunetara egingo dugu ibilera.Espero dut zuen gustukoa izatea, eta denok batera primeran pasatzea!!!

***

2010/04/21

Marrazki bizidunak zinema baino lehen agertu ziren

Gaurko iruzkinan ´´Marrazki bizidunak zinema baino lehen agertu ziren´´ testua eskegi dizuet
Testua oso luzea denez gero testu birsartuan jarri dizuet.



Marrazki bizidunak zinema baino lehenago agertu ziren. Emile Reynaud-ek 1877an Praxinoskopioa sortu zuen .Reynaud-ek kondizio onetan lortu zuen irudi animatuen proiekzioa. Hamar urtetan zehar eta Lumiere anaien zinematografoa baino lehenago, Reynaud-ek, Parisko Grevin museoko pantalla batean errepresentazio publikoak egin zituen.
Animazio-zinema ahalbideratzeko, trukajearen asmakuntza beharrezkoa zen (manibelazko pasoa deitua) horren asmatzailea nor izan zen ondo ez dakigula.
J. Stuart Blacton EEBB-etan finkaturiko ingeles batek ekoiztu zuen animaziozko lehenengo filma 1906an. Fase barregarriak zuen izena. 1907an “Sorgindutako egoitza” sortzen du, zeinean stop-action argazkigintza behin eta berriz erabilia izan zen ezbizidun objektuak animatzeko. Filmea ospe handia lortu zuen eta bere teknika mundu osoko zinemagileen artean zabaldu zen, hauek txontxongilo eta maketekin experimentatzen hasi zirela, gaur egun stop-motion animazioa bezala ezagutzen denari hasiera emanez.
Emile Colh-ek bere lehenengo monigoteak Frantzian sortu zituen 1908 eta 1912 urteen artean baina 1914 urtean EEBB-etan jarraitu zuen bere lana eta Mc Manus-ekin “Snookum” pertsonaia sortuko du, hau marrazki biziduneko lehenengo sailoa izango zelarik.
Generoa Frantzian agertu bazen ere, EEBB-etan izando du garapena eta esplendorea. Winsor Mc Cay komikigilea New Cork Herald-eko tira ospetsu baten egilea zen (Nemo txikia) Honi, animazioarekiko interesa suspertu zitzaion eta Blackton-ekin kontaktatu zuen. 1911 urtean Nemo agertzen zen mugimenduan. Urte batzuk geroago, Mc Cay-k “Gertie dinosaurioa” egingo zuen, bere maisu obra konsideratzen dena.
Earl Hurd-ek marrazki bizidunen teknika hobestu zuen 1915.urtean zeluloidezko horri gardenen erabilera patentatu zuenean. Honekin, fondo fijo bati, mugimenduan zeuden parteak gainjarri zitezketen. Hau, marrazki bizidunak egiteko eran iraultza bat suposatu zuen. Raoul Barré-k metodo hau hobetu zuen eta irudien estabilitatea lortzeko, horrien margenen perforazioan pentsatu zuen.
Otto Messmer EEBB-tarra “Felix katua”-ren sortzailea izan zen eta Walt Disney-ren animali antropomorfikoen preludioa izan zen.
Walt Disney (1901-1966) 1919.urtean interesatu zen marrazki bizidunetan (bera caricaturista eta publizitateko marrazkilaria zen) eta “Alice comedies” saioa sortu zuen. Soinuaren inkorporazioa 1928.an efecto musikalekin jokatzeko aukera eman zion eta “Technicolor”-a 1932.urtean adaptatu zuen.
Bere industriaren garapen handiak posible egin zuen zinemaren historiaren lehenengo luzemetraiak ekoiztea. Lehenengoa “Edurnezuri eta zazpi ipotxak” izan zen.
1940.urtean “Fantasia” egiten du. Película honetan irudiak musika klasikoarekin nahastu zituen eta abanguardiako marrazki bizidunen artean kokatzen zen. Europan ere agertu ziren experimentaziozko zenbait lan, Alexandre Alexeieff-ren “Une nuit sur le Mont Chavre”, adibidez.
1940 geroztik, Disney-k konpetentziaren bultzada sentituko du. Walter Lantz-ek 1941.urtean "Woody Woodpecker" txori arotzaren sailoa sortzen du. Honekin sartzen ditu sadismoa eta birrinketa grina generoan. “Tom eta Jerry”, William Hanna eta Joe Barbera-k sortuak , izango dira honen adibide garbi. Honek generoaren errunboa aldatuko du, gerrateostean indar gehiagorekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario