Kaixo lagunak!
Blog honetan, marrazki bizidunei buruz hitz egingo dugu. Zuen nagusiak txikitan ikusitako marrazki bizidunetik gaur egungo marrazki bizidunetara egingo dugu ibilera.Espero dut zuen gustukoa izatea, eta denok batera primeran pasatzea!!!

***

2010/02/24

Disney

Disney-k orain dela asko hasi zen marrazki bizidunak egiten. Bere lehen filman Mickey Mouse agertu zen protagonista moduan. Arrakasta handia lortu zuenez, Disney konpainiak marrazki bizidunak egiten jarraitu zuen. Konpainia honen filmek jarraitzaile ugari dauzkate. Esate baterako, gaurko familia askotan gertatzen dena hau da, bai umeek eta baita gurasoek ere Disney-ren antzinako filmak elkarrekin ikusten dituzte. Egoera hau lortzea oso zaila da, baina Disney-ri buruz hitz egiten ari garenean horrelako gauzak gertatzen direla behin eta berriz azpimarratu behar da.
Disney konpainiaren pelikulak publiko guztientzat dira, familia osoarekin ikusteko. Esan dezakegu Disney konpainiaren pelikulak atzo eta gaurko marrazki bizidunak direla.